COWORKING
Dinabide, eraldaketa digitalerako motorra Nafarroan
Enpresak sortu, finkatu eta hazteko lankidetza-gune hau zure eskura jartzen dugu, zerbitzu teknologiko espezializatu eta eraldaketa digitalekoak eskainiz. Ekosistema ekintzailea, punta-puntako teknologiarako sarbidea eta ezagutza errazten dituena, beharrezko prestakuntza eta ikaskuntzaz gain.
Instalakuntza, erreprografia, altzari, abiadura handiko internet, prestakuntza eta bilera gelak eta zure prototipoak garatzeko tailer zabala dituen espazio hornitua.
Ikasi eta garatu zure proiektua
Lan partekaturako gunea, Irurtzunen, Iruñetik 20 minutura
Coworking espazio izateaz gain, beste arlo batzuk ere lantzen ditugu, hala nola, oinarrizko elkarlaneko robotikatik fabrikazio gehigarri aurreraturaino. Era berean, plastikozko haria eta 3D eskanerrak erabiliz 3Dko inprimaketarekin lotutako ekintzak aurreikusten dira. Honen guztiaren helburua oso ingurune lehiakor eta globalizatu batean aurkitzen den industria erabat digitalizatuak eskatzen duen profesional mota berri hori sortzea delarik.

Coworking Gela

Formakuntza Gela

Tailerra / Laborategia

Bilera Gela
